Mugagabea izendatzen duguna ez-zehatza edo ezezaguna denean erabiliko dugu.
1. IZEN BEREZIAK
Izen bereziak mugagabean deklinatzen dira beti, ez baitute mugatzailerik behar. Beraz, izen bereziak ezin dira singularrean edo pluralean deklinatu. Izen bereziek ez daramate mugatzailerik, berez, gauza, pertsona edo leku bakar bati egiten baitiote erreferentzia.
MikelEKIN geratu naiz.
NekaneRENA dela uste dut.
ZeberioN izan gara.
BilboN, BilboKO, BilboTIK.
2. IZENORDAINAK ETA ERAKUSLEAK
NiK, niRI, niREKIN, niRETZAT.
EkarrEN, elkarrI, elakaRREKIN.
HonI, honEN, honETAN, horreTATIK, harTAKO.
ZutaZ.
3. GALDETZAILEAK: ZER, ZEIN, ZENBAT
Zer orduTAN?Zer ordu_ da?Zein pisuTAN?Zein mahai_ eraman behar da?Zein atariTAN bizi da?Zein medikuRENGANA joan zara?Bietako zeinEK apurtu du hau?Zenbat jende_?Zenbat emakume_ etorri da/dira?Zenbat kilometroTARA dago?ZenbateK daki egia?Ez du inorK deitu? Ez, inortxoK ere ez.Egia esan, ez naiz eserTAZ enteratu.NorbaitI esan beharko zenioke, lasai gelditzeko.
4. ZENBATZAILE ZEHAZTUAK (ZENBAKIAK)
5. ZENBATZAILE ZEHAZTUGABEAK
Jende askoK zekiela uste nuen, baino gutxiK dakite.Zenbait kasuTAN hobe da ezer ez esatea. Ez dakit zer egin haibeste liburuREKIN.
6. ZENBAIT DEKLINABIDE-KASU
Ez daukat batere gogoRIK. TontoTZAT hartu naute. Nola etorri zara, trenEZ, ala autobusEZ? OinEZ. GoizEZ lan egiten dut; arratsaldEZ ezin dut. EtxEZ etxe arakatu dute herria, baina ez dute ezer aurkitu. EskuZ idatziz gero, letra argia egiten saiatu.
7. ZENBAIT ADITZ BEREZI: BIHURTU, IZENDATU, AUKERATU
Ura ardo_ bihurtu zuen. Eta printzea igel_ bihurtu zuen. Ordezkari_ aukeratu dute. Lehendakari_ izendatuko dute. Entzule_ egon nintzen ikastaroan. Irakasle_ joan da herri txiki batera.
8. ZENBAIT ESAPIDE: URETAN, EGUZKITAN...
Uretara noa. Uretatik ateratzeko esan dute. Uretan ipini ditut beratzen. Esnetara jausi zait. Izerditan blai. Odoletan dago. Elurretara joango gara. Ez egon euritan, gaixotu egingo zara eta. Lainotan ikusten da herria. Belarretan etzanda dago. Sagarondoak loretan daude. Zein gustura egoten da eguzkitan. Umetan (haurtzaroan) ezagutu genuen elkar. Hori txikitan oso bihurria zen. Nik nagusitan (handitan) txirrindulari izan nahi dut. Ogitan joan da (ogia erostera). Azterketan nabil.
9. BESTE ZENBAIT KASU (BESTE, ADINA, HONELAKO, HALAKO, -(R)EN BAT
Nilk zuk beste diru_ daukat. Guk horrek adina lan_ egin dugu. Honelako lekutan eta halako ordutan geratu ziren. Honelako edo halako premiatarako balio dezake. Bezeroren bat etorriz gero, abisatu. Egunen batean jakingo dugu zer gertatu den. Izozkiren batzuk ekarri postrerako. Halakok eta halakok esan dute.