Erakusleak: hau, hori eta hura

 Erakusleen deklinabidea

ERAKUSLEAK

Adibideak:
  • Arte liburu hau gaur erosi dut. Irudi onak dauzka; argazki hauek, adibidez, ezin hobeak dira.
  • Soinean daramazun jaka hori oso polita da eta praka dotore horiek oso ondo geratzen zaizkizu.
  • Ikusten duzu gizon hura? Bada, arkitektoa da eta hango etxe haiek berak egin ditu.
  • Bi tortilla egin ditut, hau tipularik gabe eta hori tipularekin.
  • Azken partiduetan gaizki jokatu dute Alvasekoek, baina honetan oso ondo ari dira jokatzen.
  • Kale honetan papera biltzeko hiru edukiontzi jarri dituzte; beste hartan, bat ere ez.
  • Auto zahar horrekin ez nintzateke bidaia luzerik egitera ausartuko.
  • Eta txikikeria horregatik haserretu da zure laguna?
  • Berari bakarrik begiratzen dioten pertsona horiengandik ezin daiteke ezer espero.
  • Une honetan ez zait ezer bururatzen.
  • Hilabete honek 30 egun dauzka.
  • Zer da eskuan daukazun hori?